XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Elur-txori elkarteak antolatutaPaulo Zubiarrain
Paulo Zubiarrain
Elur-txori elkarteak antolatu du omenaldi hau, bertako bazkide den Pauloren ohoretan.
Murua, Amuriza, Lazkao-Txiki, Egaña, Sebastian Lizaso eta Mendizabalek kantatuko dute omenduaren goratzarretan gaueko 10etan Polikiroldegian egingo den jaialdian.
Hernaniko Telleria baserrian jaio zen Paulo Zubiarrain 1912ko urriaren 12an, bertsozalez eta bertso-paperez inguratutako familian eta bertsolariz osatutako bailaran.
Aitona, Pedro Mari Otañorekin bertsotan aritua zen.
Aitak eta anaiek ere jarduten zuten kantari.
Gazte denbora Urnietako Agerre mendian igaro zuen artzain.
Hala kontatzen digu bere bertso batean:
. guke izaten genduan
gazte denbora hor pasia naiz
ni aitonaren onduan
leku hoberik zenikan ere
oroitugabe munduan
geroxiore askoz hobe nun
Eta mendi hortantxe aritzen zen Paulo Txikia bertsotan bere gisa:
Baina Zubiarrain ez zen beti ardiei, arranoei, zuhaitzei eta behorrei bakarrik kantatzen ari.
Oso gazterik plazaratu zen.
Gaina
Eta eztarriak gehiegi laguntzen ez zion bertsolariari kale gorriak ere ez zion bertsotan jarraitzeko
Hala ere, ez zuen bertsozaletasuna sekulan galdu.
Eta zaletasun horrek eraginik argitaratu zuen
Eta bertsolariek eta bertsozaleek ere ez dute ahaztua Paulo Txikia.
1981eko urtarrilaren 18an egin bait zioten omenaldi haundi bat Donostian, Errezilgo Loidisaletxerekin batera.
Bihar, berriz, Hernaniko herriak eskainiko dio.
M.A.